Txindokiko elkartasun argiztatzea iruditan
Goierriko Gure Eskuk deituta, dozenaka herritarrek parte hartu dute gaur iluntzean Kataluniari herriari eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Txindoki argiztatzeko ekimenean. Bideoa eta argazkiak albiste barruan.

“Zoragarria”, “hunkigarria”, “dotorea”. Hitz horiek Goierriko jende askoren ahotan egon dira gaur iluntzean Txindoki mendiaren argiztatzea ikusteko momentuan. Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Larraitzen Txindoki argitzeko ekimenean parte hartzeko, eta 19:30etik 20:00etara bitartean argi-irudi ederra sortu dute Larrunarriren bueltan. Goierriko Gure Eskuk antolatu du ekimena Kataluniako buruzagi subiranisten eta Altsasuko gazteen aurkako epaia salatu, eta bai Kataluniako herriari eta Altsasukoari elkartasuna adierazteko.