Zeraingo eta Mutiloako udalek bost ikastaro antolatu dituzte
Mutiloan eta Zerainen bost ikastaro antolatu dituzte 2019-2020 ikasturtean zeraindarrentzat eta mutiloarrentzat, eta egitarau bateratua osatu dute bi udalek. Interesa dutenek bi herrietako udaletan eman dezakete izena.
Batetik, yoga egingo dute astearteetan, 16:00etatik 17:30era, Zeraingo kultur etxean. Zumba ere astearteetan antolatu dute, 19:45etik 21:00etara, Zeraingo kultur etxean. Bestalde, gimnasia astearteetan eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara egingo dute Mutiloako udaletxeko ganbaran.
Ostegunetarako bi eskaintza prestatu dituzte: eskulan ikastaroa, 15:00etatik aurrera, Mutiloako udaletxeko ganbaran; eta euskal dantzen ikastaroa Zeraingo pilotalekuan. Euskal dantzen kasuan, bi talde daude, haurrena eta helduena. Txikienak 17:00etatik 18:30era ariko dira eta helduak 19:30etik 21:00etara.












