Goenagaren 'La trinchera infinita', Goierriko aretoetan ikusgai
'Loreak' eta 'Handia' filmeen egileen eskutik, hainbat sari eskuratu dituen 'La trinchera infinita' filma estreinatuko da asteburuan. Beasaingo, Lazkaoko eta Zumarragako aretoetan ikusi ahal izango da.
Azaroa estreinaldi berriekin dator Goierriko zinema aretoetara. Asteburu honetan, Joxe Mari Goenaga eta Luiso Berdejo zuzendarien La trinchera infinita filma eskainiko dute, Beasaingo Usurben, Lazkaoko Arerian eta Zumarragako Zelai Ariztin. Ordizian ere izango da filma ikusteko aukera, baina azaroaren 8tik 11ra.
36ko Gerran kokatutako istorio bat kontatzen du filmak; Higiniok, frankistek harrapatuko duten beldur, zulo bat egingo du bere etxearen azpian, Rosa emaztearen laguntzarekin. Behin behineko ezkutaleku zena, 30 urtez haren bizileku bihurtuko da.
Loreak eta Handia filmeen egileen azken lanak, hainbat sari jaso ditu dagoeneko, tartean, Donostiako Zinemaldiko Irizar saria edota gidoirik onenaren zilarrezko maskorra.
KARTELDEGIA:
Beasain
- Azaroak 1, ostirala: 19:30 eta 22:15
- Azaroak 2, larunbata: 19:30 eta 22:30
- Azaroak 3, igandea: 19:30 eta 22:15
- Azaroak 4, astelehena: 19:30 eta 22:15 (ikuslearen eguna)
Lazkao
- Azaroak 2, larunbata: 19:30 eta 22:00
- Azaroak 3, igandea: 19:30
- Azaroak 4, astelehena: 21:30 (ikuslearen eguna)
Zumarraga
- Azaroak 1, ostirala: 19:30
- Azaroak 2, larunbata: 19:30 eta 22:30
- Azaroak 3, igandea: 19:30 eta 22:00
- Azaroak 4, astelehena: 19:30 eta 22:00 (ikuslearen eguna)