Haurreskola, bidegorria eta dolarea
Gaurko egunez, duela 15 urte, zabaldu zuten Legorretako Haurreskola. Ezkion Sagardoaren Astea egiten ari ziren, eta Urretxu-Zumarraga eta Legazpi artean, bidegorria egiteko asmoa zegoen.
Gurasoentzako ezinbesteko zerbitzua bihurtu da Haurreskolena. Duela hamabost urte, ordea, herririk gehienetan hasteko edo hasi berritan zeuden. 2004ko urriaren 29ko alean, Legorretako Ugaro Herri Eskolan zabaldu zuten zerbitzu berriaren inguruko albistea ekarri zuen Hitzak. Haurreskolen Elkarteko Maite Larrañagak azaldu zuenez, urtebete lehenago hasi ziren proiektu horrekin, eta epe horretan, 81 zentro ireki zituzten. Xabier Iraola garaiko alkatea ere gustura agertu zen zerbitzu berriarekin, “umerik gabeko herria, etorkizun gutxiko proiektua” dela iritzita.
Duela gutxi egin dute Sagardoaren Astea Ezkioko Igartubeiti baserri museoan, eta duela hamabost urte, horren inguruko berri zekarren Hitzak bere orrialdeetan. Patsa, hodiak, giltza, habea edota basa-erratza zer ziren eta duela 500 urteko moduan sagardoa nola egiten duten azaltzen zuen artikuluak, prozesua pausoz pauso erakusten zuten argazkiekin batera.
Goierri garaian, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi lotuko dituen Bidegorria egiten hastekoak dira, eta herritarren iritzia jaso zuen Goierriko Hitzak, gaurko egunez. Gogo onez hartu zuten proiektua denek ere, Urretxu-Zumarragako zatian jende asko ibiltzen baitzen ordurako oinez.