Aizkorri kalean zirkulazio aldaketak daude asfaltatze lanengatik
Lanek asteazkenera arte iraungo dute, Legazpiko postetxearen parean
Asfaltatze lanak egiten ari dira egunotan Legazpiko hainbat auzotan. Udalak ordezko ibilbideak zeintzuk diren zehaztu du. Aizkorri kaleko lanek asteazkenera arte iraungo dute.
Ordezko bideak, ibilgailuen zirkulazioari dagokionez, ordezko bideak Kale Nagusiko 25. atari paretik sartu eta Nafarroa kaleko 18. atari ingurutik ateratzeko aukera dago. Patrizio Etxeberria zein Latxartegira joateko ibilgailuak Kale Nagusiko 25. zenbakitik sartu eta ohiko bidetik aterako dira, Santikutz kaletik. Zamalanetarako antzera, Kale Nagusiko 25. zenbakitik sartu eta Nafarroa kaleko 18tik atera.
Autobusek, Lurraldebus eta Junetorri, ez dute geldialdirik egingo Aizkorri kalean ezta Patrizio Etxeberriako geralekuetan eta erabiltzaileek Saturnino Telleriako errotondan hartu beharko dituzte autobusak.