Buzkantza eta herri kirol festa Zumarragan
Buzkantza Eguneko azokarekin batera, herri kirolen pentatloia egin dute asteburuan Zumarragan. Xabier Zaldua txapelduna omendu dute.
Buzkantza Eguna ospatu dute asteburuan Zumarragan. Ohiko moduan, buzkantza probatu eta erosteko aukera izan da azokan, eta artisauen postuak eta bestelako jan-edanak ere aukeran izan dituzte bertaratu direnek. Aurten, herri kirol saio berezi bat ere egin dute, Xabier Zaldua herriko semea omentzeko. Lau kirolarik pentatloia egin dute; Zalduaz gain, Arria V.ak, Luis Mari Txapartegik eta Aratz Mugertza aritu dira aizkoran, harri jasotzen, txingatan, harria eramaten eta korrika. Zumarragako Herri Kirol elkarteak eta Udalak, oroigarria eskaini diote Zalduari.
Egunak emandakoaren laburpena bideo batean bildu du Gotzon Aranburuk: