Jentilen etorrera, jendetsu bezain ikusgarri
Ataungo Jentilen Etorrera ikuskizunak 1.400 lagun bildu ditu asteburuan, bi saiotan. Antzezlanean 150 herritarrek eta hainbat taldek parte hartu dute.
Jentilen Etorrerak jendetza bildu du aurten ere Ataunen. Guztira 1.400 lagun elkartu dira larunbateko bi antzezpenetan. Mari Aretza eta Otsoko jentilek gidatutako taldeen arteko hika-mikak antzeztu dituzte aurten ataundarrek, baita Torto jentilaren eta Zezengorriren arteko borroka ere.
Desfilean eta antzezlanean 150 herritarrek baino gehiagok parte hartu dute, eta baita herriko hainbat taldek ere. Jentilbaratza Kultur Elkarteak partaide guztiak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie Otsoak dantza taldeari, Eate abesbatzari eta Leireri eta bere trikitilari taldeari; baita udalari ere, emandako laguntzagatik.
- Bideoa: Gotzon Aranburu
- Argazkiak: Andrea Aranburu, Jone Galparsoro eta Jon Aizpurua