Gabiriako plazako haritz zahar bat bota du haizeteak
GABIRIA // Larunbatetik iganderako gauean, haize bortitzak begibistako ondorioa utzi du Gabirian. Plazako iturriaren ondoko haritz bat lurrera bota zuen. Errepideetan ere zuhaitzak erori dira, haizetearen eta ondorengo euritearen eraginez. Plazan gutxitzen ari dira haritzak, gaitzak ahulduta. 2016ko apirilean zuhaitz bat moztu behar izan zuten, barrutik ihartzen ari zelako. 2010eko otsailaren 27tik 28rako gauean, ziklogenesiak beste haritz bat bota zuen.












