Baserriko belaunaldi aldaketaz jardunaldia egingo du Enba-k
Enba sindikatuak antolatuta, baserri eta nekazaritza arloko errelebo falta eta gazteen esperientziak izango dituzte hizpide bihar, Zaldibiako Goizane zentroan.
Euskal Nekazarien Batasuna baserritar elkarteak (Enba) Baserritar gaztea naiz, eta harro nago izenburudun jardunaldia antolatu du. Zaldibiako Goizane eraikinean garatuko dute, bihar goizean (10:00-13:30).
Baserrietan eta nekazaritza ustiategietan gaur egun atzematen den belaunaldi aldaketa faltak eta errelebo ezak kezkatuta, ekarpenan bilduko ditu Enba-k, hiru hitzaldirekin eta gazteen esperientzia trukaketarekin.
Administrazioak dituen prozedurak azalduko dituzte, batetik. Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari Xabier Arrutik Gipuzkoan ba al dago baserritik bizi nahi duen gazterik? gaia landuko du, Gaztenek programa hizpide. Lau gazteren esperientziak etorriko dira gero: Adur Gorostidi (Abaltzisketa), Arane (Ibarra), Ander Arrillaga (Aia) eta Iker Sukia (Lazkao).
Hazi-ko Amaia Garrastatzuk transmisioa errazteko Errelebo irekia plana aurkeztuko du gero. Azkenik, Nel Cañedo Europako Mendietako ahuntzain asturiarrak hitz egingo du.