Brillant Magnus Quintet taldeak joko du igandean, Barroko Airen
Barroko Aire musika zikloko bigarren emanaldia egingo dute igandean, Ordizian. Brillant Magnus Quintet taldea izango dute gonbidatu.
Barroko Aire musika zikloaren bigarren emanaldia egingo du Brillant Magnus Quintet taldeak igandean, hilak 10, Ordiziako Udalak eta Foru Aldundiak antolatuta. Ordiziako eliza nagusian izango da 18:30etik aurrera. Aurkeztuko duten programan Bach, Vivaldi, Haendel eta Monteverdiren lanak interpretatuko dituzte.
Brillant Magnus Quintet boste bat da, Juan Ignacio Lozano Martinez, Luis Martinez Martinez eta Javier Martinez Guillen tronpeta jotzaileek, Eva Maria Sanchez Gomez perkusio jotzaileak eta Maria Esther Ciudad Caudevilla organo jotzaileak osatutakoa. Ibilbide luzea du taldeak, 12 urtekoa; guztira sei CD argitaratu dituzte eta 400 kontzertu baino gehiago jo dituzte musika ziklo garrantzitsuetan.
Errepertorioaren aukeraketa zaintzen duen taldea da. Ondoren transkribatu eta moldatu egiten dute. Konposizio propioak ere badituzte. Errenazimendutik, Barrokotik eta Klasizismotik abiatu eta Falla edo Albenizen musika espainiarrera eta egile garaikideen obretara iritsiz.