Udal aurrekontua Beasainen
Beasaingo Udaleko EH Bilduk 2020ko udal aurrekontuan kontuan hartu beharreko lehentasunak zeintzuk izango diren jakinarazi du gutun bidez.
Urte amaiera datorkigun honetan, iritsi da 2020ko udal aurrekontua erabakitzeko garaia. Gobernuak luzatu digun lehen zirriborroa aztertu ondoren, Beasain jasangarriago eta justuago baten aldeko neurri batzuk bota ditugu faltan.
Legealdirako osatu genuen herri programa oinarri, lehentasun hauek jarri ditugu aurrekontuetan kontuan izan daitezen:
– Berdintasuna: 2019ko abenduan berdintasun teknikaririk gabe geratuko garenez, ezinbestekoa ikusten dugu teknikari baten kontratazioa eta sail honen indartzea.
– Gaztedi Saila: Herrian egon daitezkeen beharrei erantzuna emateko, saila berrezartzea eskatzen dugu.
– 3. Adina: Aranealde elkarteko dinamizazioa areagotzea.
– Isabel Olano parkea eta Karobi kalea berregituratzeko proiektua egitea.
– Bista Alai auzoaren berregokitzapena.
– Mugikortasun plan integral baten proiektua egitea, oinezkoak eta jasangarritasuna ardatz izanik.
– Plangintza energetiko jasangarri bat aurrera eramatea. Energia aurreztu eta sorkuntzarako energia berriztagarriak bultzatzeko helburuarekin.
Hurrengo urteko aurrekontuen egituratzea partehartzailea izan dadin proposamen zehatza egingo dugu EH Bilduk, 2020ko aurrekontuetarako gure proposamenak mahai gainean daude eta udal gobernuari hauek kontuan izatea eskatzen diogu.
Guk buru-belarri jarraituko dugu lanean Beasain aske, ezkertiar, euskaldun eta feministago baten alde.