Aramarrak festetan txapeldun
Lehiaketa ugari egin dituzte Araman San Martin jaietan zehar. Atzo bukatu zituzten festak, toka eta karta-joko txapelketekin.
Aramako San Martin jaiek iraun duten lau egunetan, askotariko lehiaketak burutu dituzte. Patata-tortilla txapelketan, sukaldaritza dohainak erakutsi zituzten aramarrek, herrikideen aurrean. Aitziber Albisuk eta Jon Barbadillok irabazi dute.
Atzo, azken egunean, toka txapelketa adinka antolatu zuten. Hauek dira maila bakoitzeko irabazleak: Joxe Arrieta, Mari Jose Aldasoro, Oier Izagirre eta Elorri Aiertza.
Arratsaldean, karta joko lehiaketak izan zituzten. Seiko urrean Maite Olazabal izan da garailea, eta mus txapelketan Jose Manuel Ezkerra eta Ramon Jimenez.