Beñat Olearen 'Ajuar funerario' komikiaren inguruko erakusketa ikusgai dago Donostian
Donostiako Udal Liburutegian, Alder Ederren, zabalik egongo da datorren azaroaren 16ra arte. Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen barruko erakusketa da.
Beñat Olea margolari legazpiarraren Ajuar funerario komikia oinarri, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen barruan, ‘Euskadi Fantastikoa XV: Ajuar funerario’ erakusketa ikusgai dago Donostiako Udal Liburutegian, Alderdi Ederren. Erakusketa zabalik egongo da datorren larunbatera arte, azaroak 16.
Olearen lehenengo komikia da. Fernando Iwasaki idazlearen mikro kontakizunak komikira ekarri zituen Oleak. Gidoilari lanak Imanol Ortizek egin zituen eta Oleak marrazkien ardura izan zuen. Liburuaren sortze prozesuaz gain, erakusketan Olearen beste lan batzuk ikus daitezke. Egun Bartzelonan bizi da.