Gabonetako aisia zerbitzurako izena eman liteke Lazkaon
LAZKAO // Abenduaren 23, 26, 27 eta 30ean, eta urtarrilaren 2an eta 3an emango dute Lazkaon haurrentzat Gabonetako aisia zerbitzua, Arerian (10:00-13:00). HH3tik LH6rako haurrak joan daitezke, eta 80 toki daude. Izen-emate epea atzo ireki zuen udalak, azaroaren 24ra arte.












