Gaztelu elkarteko bertso-afarirako txartelak salgai dira
ZALDIBIA // Zaldibiako Bertsozale Elkarteak (Zabel) bertso-afaria antolatu du, azaroaren 22rako, Gaztelu elkartean. Patxi Iraola zena gogoratzeko saioa izango da. Maialen Lujanbiok eta Amets Artzallusek kantatuko dute. Txartelak salgai dira (25 euro) plazako tabernetan.













