Legazpin hondakinen bereizketan hobetzeko bideoa
Udalak Sasieta Mankomunitatearekin batera egindako bideoa da, Hondakinen Prebentzioarako Europako Astearen barruan egin dute
Legazpiko Udalak, urtero bezala, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin bat egin du. Aurten ere hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekintzak antolatu dituzte. Besteak beste, datozen 10 egunetan, erabilitako bolalumak eta jaietako edalontziak jasoko dituzte, objektuak trukatzeko sistema berri bat jarriko dugu martxan eta sentsibilizazioa sustatzeko bideoak kaleratuko dituzte. Dagoeneko kalean da lehenengo bideoa, Sasieta Mankomunitateak eta Legazpiko Udalak elkarlanean prestatu dutena. Batik bat, Legazpiko hondakin bereizketa tasari buruz hitz egiten da bideoan eta hobetzeko pistak ematen dituzte.