Emakumeen kontrako biolentzia matxista salatzeko deia egin dute Ikasle Abertzaleek
Goierriko Ikasle Abertzaleek etenaldiak eta elkarretaratzeak egiteko deia zabaldu die eskualdeko ikasleei.
Goierriko Ikasle Abertzaleak taldeak, “emakume langileen aurka ematen den biolentzia matxista” salatzeko geldialdiak deitu ditu azaroaren 25erako, eskualdeko ikastetxe eta heziguneetan. Etenaldiarekin batera, elkarretaratzeak eta “biolentziaren inguruko hausnarketa plazaratuko duten tailerrak” egingo dituzte. Ikasle guztiei egin diete parte hartzeko deia.