Lau eta erdikoaren finala, Mediavillaren argazkietan
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak Iruñean jokatutako lau eta erdiko txapelketaren finala iruditan jaso du Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak.
Pilotazaleen gogoan geldituko den final horietakoa jokatu zuten atzo Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak, Iruñean. Arbizukoa nagusitu zitzaion Amezketakoari (22-16), lau eta erdiko txapelketaren finalean. Navarra Arenan izan zen Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarra, eta argazki sorta ederra ekarri du bueltan: