Maite Arraizak eta Garikoitz Bravok irabazi dute Errezilgo V. Kros Mistoa
Bost kilometroko ibilbidea 21 minutu eta 13 segundoan osatu dute lazkaotar bikoteak
Maite Arraiza eta Garikoitz Bravo bikote lazkaotarrak irabazi zuen atzo Errezilgo V. Kros Mistoa, bost kilometroko ibilbidea 21 minutu eta 13 segundoan osatuta. Haien atzetik sailkatu dira Ane Iturria eta Gorka Zabala (22:02), eta hirugarren postuan, berriz, Aitana Gil eta Mikel Iriarte (22:07).