Segurarrak elurretan izan dira, Urbasan
Segurarrek Urbasara egin dute asteburuko txangoa. Oihan sorgindua bisitatzeaz gain, elurretan ibiltzeko aukera ere izan dute.
Asteburuko elurrak inguruetako mendi eta gainak zuritu ditu, eta asko izan dira mendiko arropak hartu eta elurra zapaltzera joan direnak. Segurako mendizaleek ere, antzeko zerbait egin dute. Segurako Kirol Elkarteko mendi sailak antolatuta, Urbasara egin dute txangoa, Oihan Sorgindua bisitatzeko asmoz. Elurretan ibili eta jolasteko aukera ere izan dute, ordea.