Gaztaina jatea egingo dute gaur Zaldibiako jubilatu elkartekoek
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak gaztaina festa egingo du, gaur, 18:00etatik aurrera. Zaldibiako jubilatu guztiak gonbidatu dituzte. Ogitarteko txikia, gaztaina erreak, edaria eta kafea izango dituzte (5 euro). Uda arte egindako irteeren argazkiak ere jarriko dituzte, Beti-Gazte elkartean.













