Legazpiko Tipi Tapari ibilbide berria gehituko diote
Ibilbide berria parte hartzaileek erabakiko dute ostegunetan bertan. Luzea eta motza egiten dituzte orain. Azaroaren 21ean hirugarren aukera hori martxan jarriko dute.
Datorren ostegunean, azaroak 21, Legazpiko Tipi Tapak berritasun bat izango du. Hain zuzen, ibilbide motzari eta luzeari beste ibilbide bat gehituko diete. Ez dute aurrez ibilbidearen nondik norakoa zehaztuko, udaletxe azpian, 10:00etan, elkartzen direnek erabakiko dute nondik nora egin paseoa. Gero, amaitzean, parte hartzaileak, ohi bezala, Gizarte Zentroan elkartuko dira eta Legazpiko Udalak eskainiko dituen saldaz eta mokadutxoaz gozatuko dute. Tipi Tapak ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditu parte hartzaileengan; alde batetik, ibiltzeko ohitura eta, bestetik, elkarrekin ibiltzeko ohitura.