Komunikazioak hobera
Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak Idiazabal-Segura errepidea berritzeko proiektua auzkeztu zuen Mutiloako, Idiazabalgo, Segurako, Zeraingo eta Zegamako alkateekin.
Azpiegituren hobekuntzarekin lotura zuen albiste batek ireki zuen GOIERRIKO HITZA egunkaria duela 15 urte. «Idiazabal eta Segura bitarteko errepidea zabaldu eta hobetu egingo dute» izan zen egun hartako egunkariko azaleko titular nagusia. Proiektua,Seguran aurkeztu zuten. Garai hartan, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri zen Gipuzkoako diputatu nagusia eta Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zerain eta Zegamako alkateekin elkartu zen, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak emateko. Bost herri horien arteko komunikazioa hobetzea ekarri zuen errepide berrituak. Bi urte ondoren amaitu zituzten lanak; 2006. urteko irailaren 29an inauguratu zuten.
Egunkariko azalera eraman zen EHNA agiria eskuratzeko kanpaina ere. Barruko orrietan, Goierriko udaletxe denetan dokumentua tramitatu ahalko zela iragartzen zen.
Azaroko egun haietan, Garzon epaileak agindutako operazio baten barruan, hainbat atxiloketa egin zituen Guardia Zibilak Ordizian. Duela 15 urteko egunkaria argitaratu bezperan, atxilotuetako bat, Xabier Balerdi, aske utzi zuten.
Bersolaritza kontuak ere izan ziren albiste. Lehenengoz egin zuten Aizkorpe Bertsolari txapelketa eta Andoni Otamendi gailendu zen bigarren kanporaketan.
Bestalde, Lazkaoko Batzoki berria inauguratzear zegoen, eta hala jaso zuen GOIERRIKO HITZA-k. Gaur-gaurkoz, toki berean jarraitzen du.
Horrez gain, aste hartan zazpigarren Errezil Sagarraren Eguna ospatzeko prest zeuden gabiriarrak. Xabier Arratibelen sagarrak izan ziren onenak. Anita ubizarretak irabazi zuen menbrilo lehiaketa.