Ordiziako azokan, informazioa banatu dute langileek herritarren artean.
Sindikatuen arabera, "irregulartasun larriak" jasotzen dituen txostena aurkeztu dute. Eusko Jaurlaritzari, gizarteko aniztasuna "modu desorekatuan banatzea posible egiten duten politikak" aurrera eramatea egotzi diote.
‘Aittu gurekin’ bazkide kanpaina jarriko dute abian. Musikak eta antzerkiak osatuko dute aurkezpena. Gaztaina erreak jan eta sagardoa txotxetik edateko aukera izango da, dohainik.
Goierriko lantegien euskara batzordeak lehiaketa berri bat antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunari begira. Aurten, taldeko enpresetako langileek ez ezik, goierritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.
Ordiziako Udalak bat egin du Europa mailan egingo den hondakinak murrizteko astearekin. Hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta gaikako bilketan sakontzea dira helburu nagusiak.
Irailean sortu zuten Lazkao Txiki Musika Eskolan banda. 30 bat musikarik osatzen dute, ikasle zein herritar helduago. Estreinako emanaldia bihar egingo dute, Santa Zeziliako kontzertua.
Ezkioko talde independentearekin irabazi zituen maiatzeko udal hauteskundeak. Lanbide eta Heziketa Berezian lan egin du; orain, erretiroa hartuta dago, «lasaiago».
Zerainlabek antolatuta, larunbatean Chillida Leku bisitatzera joateko aukera izango da. Asteartean liburu aurkezpena dago. Azaroaren 30ean urteko batzarra eta kantu bazkaria izango dira
Estatutuek jasota duten organoetako bat eratu gabe aritu da Mankomunitatea azken legealdian. Ordaindu gabeko fakturei aurre egiteko ekarpenak egin beharko dituzte udalek. Egin beharreko inbertsioak onartu dituzte.
Azaroaren 29an egingo dute solasaldia, 17:30ean, Igartzako jauregian.
Zaharberritzea Laura Vicario luthier bilbotarrak egin behar du, Bizkaiko Batzar Nagusien enkarguz. Abenduan hasiko da eta ekainerako prest egotea espero du. Urretxuko Udalak herrira ekartzea eskatuko du
Azaroaren 29an egingo dute zozketa eta irabazleak hurrengo egunean, goizean, denda partehartzaileetan gastatu beharko ditu dirua.