Goierri Eskolak, MU-k eta IK4-Lortek-ek Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterreko lehen tituluak banatu dituzte
Iñaki Zabalo, Goierri Fundazioko zuzendari-gerenteak, adierazi du, 4.0 industriaren garapenerako teknologiarik aurreratuena eta etorkizun oparoa duen teknologia daelafabrikazio aditiboa.
Bederatzi lagunek, lau emakumezkok eta bost gizonezkok, osatzen dute Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterraren lehenengo promozioa. Goierri Eskolak, Mondragon Unibertsitateak eta IK4-Lortek-ek elkarlanean garatutako masterra da.
Bereziki profil mekanikoa edo antzerakoa duten graduatu edo ingeniari teknikoei eta fisikan eta kimikan graduatutakoei zuzenduta dago masterra, eta fabrikazio aurreratuan konpetentziak eskuratzeko planteatuta dago, teknologia, material eta diseinu metodologia ezberdinak ezagutuz.
Lehen promozioko ikasleek dagoeneko jaso dituzte master amaierako diplomak, eta bigarren edizioa ere martxan da.
Iñaki Zabalo, Goierri Fundazioko zuzendari-gerenteak, adierazi duenez, “4.0 industriaren garapenerako teknologiarik aurreratuena eta etorkizun oparoa duen teknologia da fabrikazio aditiboa. Garapen teknologikoaren alorra estrategikoa da guretzat, eta hala, Espainian bakarra den master bat diseinatzen eta eskaintzen hasi ginen, egun merkatuan dauden beharrei eta eskariei erantzunez. Lortu genuen, eta gaur egun errealitate bat da”.
Errealitate horretara iristeko, “ezinbestekoa izan da partaide guztien elkarlana eta talde lana, bai erakundeena eta baita ikasleena ere”.