Izazpi mendia igoko dute igandean Izadi Zaleak taldekoek
MENDIA // Izadi Zaleak mendi elkarteko kideek datorren iganderako Zumarragako Izazpi mendira prestatu dute. Irteera taldearen egoitzatik egingo dute 09:00etan eta 14:00etarako Legazpin bueltan egongo direla aurreikusi dute. Gaur bertan izena eman daiteke 18:30etik 19:30 era Izadi Zaleak elkartearen egoitzan edo 943 73 11 68 telefonora deituta.