Ageda Zeberiok jantzi du eztien Euskal Herriko txapeletako bat
Lore ilunen atalean irabazi du erlezain segurarrak. Bigarren Martin Mujika legazpiarraren eztia geratu da. Milalore atalean, berriz, Igor Altuna lazkaotarrak bigarren egin du.
Emankorra izan da 21. Euskal Herriko Ezti Txapelketa erlezain goierritarrentzat. Usurbilen (Gipuzkoa) atzo ospatutako Erle Egunean egin ziren ezti lehiaketak, hiru mailatan: lore ilunak, lore argiak eta milaloreak. Ageda Zeberio segurarrak –Beñat Elortza semearen izenean– jantzi zuen lore ilunetako txapela. Bigarren Martin Mujika legazpiarra izan da.
Ez dira sari bakarrak. Igor Altuna lazkaotarrak milalore sailean bigarren saria eskuratu du, Juan Galdeano hernaniarraren atzetik. Galdeanok irabazi zuen lore argien eztietan ere. Orain astebete, Goierri Beheko Ezti Lehiaketa irabazi zuen Altunak, Gabirian. Bigarren izan zen orduan Ageda Zeberio.