Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeria gaitzesteko Goierriko mobilizazioak iruditan
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunagatik Goierriko herri guztietan antolatu dituzte mobilizazioak.
Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Goierriko herrietan elkarretaratzeak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte, emakumeek jasaten duten indarkeria gaitzesteko. Ordizian, giza kate jendetsua egin dute goizean, Altamiratik Plaza Nagusira eta adierazpen desberdinekin eta bost minutuko isilunearekin eman diote amaiera ekitaldiari. Kimetz Elkarteak antolatutako ekimena izan da, Oianguren ikastetxeak, Urdaneta institutuak, Jakintza ikastolak, Ordizia Kolorek, Garaguneak, Goiztiri AEK euskaltegiak, Goierri Bertso Eskolak, Ordiziako Udaleko Berdintasun Sailak lagundu dute.
Hona hemen azaroaren 25 iruditan.