Legazpi 'erabilera bakarreko plastikorik gabeko udalerria' izateko urratsak
Agenda 21eko Foroa elkartuko da ostegunean, azaroak 28, Legazpiko udaletxean. Foroaren eboluzioaz eta plastikoen erabileraz mintzatuko dira
Legazpiko Agenda 21eko Foroa datorren ostegunean, azaroak 28, bilduko da udaletxeko areto nagusian. Bi hizpide izango dituzte. Alde batetik, foroaren eboluzioaz hitz egingo dute. Bestetik, Legazpi erabilera bakarreko plastikorik gabeko herria izateko helburua mahai gainean jarriko dute eta forotik gaia lantzeko bideak zein izan daitezkeen aztertuko dute.