Loidik eta Urbietak irabazi dute Idiazabalen mus txapelketa
Larunbatean 25 bikotek parte hartu zuten Iparraren eta Eduardoren omeneko txapelketan, Arretxe elkartean. Bigarren idiazabaldarrak sailkatu dira, Sudupe eta Loidi.
Idiazabalen larunbatean jokatu zen Eduardo eta Iparra oroitzeko mus txapelketa, egitarau zabalago baten barruan. Kimu kultur elkarteak antolatuta, Arretxe soziedadean 25 bikote elkartu ziren, arratsaldean, muserako. Iaz ere kopuru berbera zen.
Goierrin lehenago ere txapelketak irabaztea zer den badakien bikote bat izan da Idiazabalen irabazle: Juan Miguel Loidi eta Joxemari Urbieta, Amezketakoa eta Larraulgoa. Bigarren, Beni Sudupe eta Javi Loidi idiazabaldarrak izan dira.
Partaideen artean Errigorako kaxa bat zotz egin zuten. 95 zenbakiari egokitu zitzaion, Aitziberri. Muslariak, Idiazabalgoez gain, Goierri guztitik inguratu ziren, baita kanpotik ere: Getaria, Zarautz, Etxarri Aranatz… 30 urte baino gehiago dira, etenik gabe, urtean behin mus txapelketa hori jokatzen dena.