Merkatu txikirako jostailuak biltzen ari da Lazkaoko ikastola
LAZKAO // Abenduaren 13tik 15era Lazkaon burutuko den elkartasunezko merkatu txikirako jostailuak eta ipuinak eskatu ditu San Benito ikastolak. Abenduaren 9ra arte bilduko dituzte, HH-LH eskolako sarreran eta DBHko eskolako aretoan. Egoera onean egon behar dute. Bestetik, astelehenean, abenduak 9, 0 eta 1 urteko haurren gurasoentzat ateak irekiko ditu ikastolak (14:30), izen-emate garaia baita.












