Pala txapelketako mutilen finalerdia gaur Araman
ARAMA // Pala txapelketa jokatzen ari dira Araman eta dagoeneko amaierara iristen ari dira. Nesken finalak erabakita, abenduaren 13an jokatuko dira. Mutilena gaurtik aurrera hasiko da erabakitzen. Aramendi eta Vitoria donostiarrek Unanue eta Mujika aramarren aurka jokatuko dute gaur, 19:00etan.













