Bizikidetzaz mintzatuko dira alderdi banatako hiru gipuzkoar Ataunen
Ataungo oroimen historikoaren zikloa bukatzeko, Olatz Leon (EAJ), Garazi Lopez de Etxezarreta (EH Bildu) eta Mikel Serrano (PSE-EE) ariko dira bihar, Jon Aizpuruak gidatuta.
Oroimen historikoa lantzeko Iragana gogora ekartzen egitaraua bukatzeko, bizikidetza edo elkarbizitza gaitzat hartuta, mahai-ingurua egingo dute Ataunen. Udaletxeko batzar aretoan da hitzaldia, bihar 19:00etan hasita. Atauniker kultur elkarteak prestatu du.
Gipuzkoako hiru alkate eta zinegotzi gonbidatu dituzte: Zumarragako alkate Mikel Serrano (PSE-EE), Errenteriako zinegotzi Garazi Lopez de Etxezarreta (EH Bildu) eta Tolosako alkate Olatz Peon (EAJ). Jon Aizpurua kazetariak gidatuko du.
Herri bakoitzean bizikidetzaren arloan izandako esperientziak kontatu, eta aurrera begirako erronkak aterako dituzte.