Plaza berriaren ideiak jasotzeko batzar irekia bihar dute Zaldibian
Zaldibiako Udalak bihar, osteguna, burutuko du herriko plaza berriaren diseinua zehazteko prozesuko lan saio irekia. Herri Antzokian 19:00etan elkartuko dira parte hartu nahi duten herritarrak, eta sektorekako bileretara joan izan ez zutenak.
Plaza-inguruari buruz ekarriak egin ahalko dira bileran, «norbere bizipenetatik eta beharretatik, baita behar kolektiboetatik ere». Jasotako ideiak gorpuzteko, bigarren fasea urtarrilean hasiko da.
Orain arte, sektorekako bileretan 55 lagunek parte hartu dute, Hemendik At kooperatibak gidatuta: eskolako 5. eta 6. mailak, gurasoak, emakumeak, adinekoak, ostalariak eta elkarteak.













