Elikagai bankuaren egoitza berritu dute
Ordiziako elikagai bankuaren egoitza berritu dute, eta udal ordezkariak bertan izan dira bisitan.
Ordiziako elikagai bankuaren egoitza berritu dute. Atzo arratsaldean egin zuten udal ordezkariek bisita eta emaitza «bistakoa» dela esan zuen Adur Ezenarro alkateak. Zorua eta paretak berritu dituzte besteak beste, baina oraindik egiteko lan batzuk gelditzen direla esan zuen. Ezenarrok, obren emaitza ikusteaz gain, elikagai bankuak egiten duen lana goraipatzeko baliatu zuen bisita.