Elkartasun zaporea nagusi Araman
Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara bitarte egongo da ekarpena egiteko aukera Iriarte Aretoan.
Zaporeak elkartasun azoka, Araman. / A.Aranburu Zaporeak elkarteak antolatutako ekitaldi solidarioa jarri dute martxan gaurko egunez Araman. Hiru proiektu nagusi daude bertan.
Alde batetik, Zaporeak elkarteak antolatutako janari bilketa dago, bertara gerturatzen diren herritarrek erositako jakiak jasotzeko. Batez ere behar diren elikagaiak hurrengoak dira: arroza, pasta, dilistak, babarrunak, txitxirioak, atun latak, sardina latak eta oliba olioa.
Bestalde, Irun eta inguruko pertsonek osaturiko migratzaileentzako Harrera Sareak gizonezkoentzako arropa eramateko deialdia luzatu du. Besteak beste, txamarrak, jertseak, galtzak eta zapatilak behar dituzte.
Bukatzeko, HELP-NA elkarteak, larrialdi humanitarioetarako Nafarroako suhiltzaile taldeak, Greziako errefuxiatu eremuetan ateratako argazkiak jarri ditu ikusgai, bertako egoera islatuz.
Gainera, Zaporeak elkarteko merchandising-a erosteko aukera ere eskaini da Iriarte Aretoko atarian.












