Olentzero eta Maridomingi Ezkiora jaitsi dira
Trikitiaz eta panderoaz girotuta jaitsi dira Olentzero eta Maridomingi Ezkiora herriko umeen eskaerak jasotzera. Udaletxeko plazan bildu dira herritarrak eta kalejira eginez joan dira eskolaraino. Bertan, ume bakoitzak Olentzerorekin eta Maridomingirekin egoteko aukera izan du, karta emanez. Ilararen itxaronaldia atseginagoa izan da prestatu dituzten txistorra pintxo zein txokolatadarekin. Ezkioko Udalak eta Ganbara guraso elkarteak antolatutako festa izan da gaurkoa.












