Realak irabazi du ohorezko kadete mailako VIII. futbol torneoa
Kadeteen eguberriko futbol txapelketa lekua izan du gaur goizean, urteroko legez, Altamirako zelaietan. Herriko jokalariak ez ezik, Beasaingo, Tolosako, eta Realeko jokalariak izan dira bertan. Eguberriko egitarauko kirol ekitaldi nagusietako bat da hau, urtero antolatu ohi dena.
Hurrengoa izan da sailkapena:
- Reala
- Ordizia
- Beasain
- Tolosa

Bestalde, Hodei Oiarbide tolosarrak, atezain hoberenaren saria eskuratu du. Realeko Jon Ezeizabarrena izan da jokalari hoberena. Goleatzaile nagusia, ordea, Miguel Ramirez beasaindarra izan da.
Ordiziako Kirol Elkarteko kide den Aitor Madrazoren esanetan, kadete mailak ez du harrera handirik ikusleen artean, baina abenduaren 27an jokatuko den hasiberrien futbol torneoak jarraitzaile gehiago batzen ditu. Sei izango dira neurketan arituko diren taldeak: Aretxabaleta, Zarautz, Ordizia, Beasain, Reala eta Tolosa.












