Bi antzerki emanaldi antolatu dituzte Herri Antzokian
Urtarrilaren 26an 'Zaldi urdina' antzezlana eskainiko dute Herri Antzokian; otsailaren 28an, berriz, 'Kaffka' ikusteko aukera izango da.
Bi antzerki emanaldi antolatu dituzte Ataunen urtarrilerako eta otsailerako. Lehena, Ximun Fuchs-ek zuzendutako Zaldi urdina lana izango da, drogen gaia lantzen duena. Urtarrilaren 26an, igandea, izango da emanaldia, Herri Antzokian 19:00etan. Otsailaren 28an berriz, Erika Olaizolaren eta Amancay Gaztañagaren gidaritzapean, Kaffka antzezlana egingo dute, Herri Antzokian, 20:00etan. 2049. urtean kokatzen da eta sistemaren kontrola du ardatz.