Kean Loachen azken filmarekin hasiko da Goienizeko egitaraua
Gau Laburrean publikoaren boto gehien jasotako bi laburmetraiak ere eskainiko dituzte, urtarrileko bi saioetan.
Goieniz zineklubak ostegunean ekingo dio 2020ko emanaldien egutegiari. Aurreneko saiorako, Ken Loach zinemagile britainiarraren Sorry We Missed You filma aukeratu dute. Film horrek, publikoaren saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian. Ostegunekoa ez da, ordea, zineklubak urtarrilerako antolatu duen film bakarra; izan ere, hilaren 23an, Céline Sciamma zinemagile frantziarraren Retrato de una mujer en llamas eskainiko dute. Bi emanaldiak, 21:00etan izango dira, Usurbe antzokian.
Bi film horien aurretik, Gau Laburrean ikusleen boto gehien jasotako bi laburmetraiak ere eskainiko dituzte: Alvaro Carmonaren El Tratamiento (hilaren 9an) eta Jose A. Camposen Happy Friday (hilaren 23an).