Zaldibiako Mendi Lasterketa, EMFren 2020ko rankingean
Euskal Mendizale Federazioak gaur argitaratu du 2020ko Mendi Lasterketen Rankinga osatzen duten proben zerrenda; tartean da Zaldibiakoa.

Hilaren 18an hasiko da Euskal Mendizale Federazioak antolatzen duen 2020ko Mendi Lasterketen Rankinga, Kalamua-Barinaga jaitsierarekin. Guztira 24 probak osatuko dute gaur aurkeztu duten egitarau hori, eta Goierriko proba bakarra dago horien artean: Zaldibiako Mendi Lasterketa.
Zaldibiako proba ekainaren 20an jokatuko da, eta 28 kilometroko ibilbidea izango du. Antolatzaileek egunotan sare sozialetan zabaldu dutenaren arabera, laster irekiko dute izena emateko epea.