Bolariek irekiko dute ziria Zeraingo hasieran
Zeraingo bi sagardotegiek gaur ekingo diote txotxeko aldiari, bietan afariak eginda. Herrian denboraldi hasiera ospatzeko ohitura dute, eta ziria askatzeko ohorea pertsonalitate edo gonbidatu batzuei eman ohi diete. Gaur, Zeraingo eta Segurako bolariak arduratuko dira txotxa zabaltzeaz, Otatzan. Iaz foru suhiltzaileak gonbidatu zituzten, aurreko urteko udako su itzalketa eskertzeko. Bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute lehen gaua.













