Eneko Dorronsorok bakarkako lehenengo diskoa argitaratu du
Eneko Dorronsoro ataundarrak bakarkako diskoa grabatu du Fredi Pelaezekin batera; gaur zortzi aurkeztuko dute, Ataungo Barandiaran Museoan
Trikitilari modura eta hainbat taldetan musikari gisa ibilbide oparoa duen Eneko Dorronsoro ataundarrak diskoa atera du. Bakarka egin duen lehena da, Beasaingo Pottoko estudioan azaroan grabatua. Aurkezpen kontzertua San Gregorio auzoko Barandiaran Museoan egingo du, urtarrilaren 25ean, 18:30ean. Fredi Pelaezek Rhodes pianoarekin lagunduko dio. Kontzertuko sarrerak atzodanik salgai dira Troskaetan, Sutegin, Irizarren (Beasain) eta Tirikitauki dendan, 5 euroan.