Txapelaren jatorriaren bila, Goierrira
'Gure Kasa' telebista saioko Miren Arzallus Ormaiztegin eta Zaldibian izan da, txapelaren inguruko erreportajea egiten; bertako hainbat lagunekin hitz egin du, txapelaren eta zapiaren gainean.
ETBko Gure Kasa telebista saioan, Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren irabazlea izan dute gonbidatu aste honetan. Miren Arzallusek, txapelaren eta zapiaren inguruko gogoeta egin du, eta horretarako, Goierrin izan da bisitan. Ormaiztegin, Zumalakarregi Museoko Mikel Alberdirekin hitz egin du, euskal txapelaren jatorriaz. Aitor Furundarena musikariak, berriz, Boneta eta Txapela abestia kantatu du. Eta Zaldibian, bertan egiten duten Zapi Janztea bertso saioaren ingurukoak jaso ditu, Zapiak Bat elkarteko Alaitz Sarasolaren eskutik. Bukatzeko, Maide Garmendia bertsolari gaztearekin batera, Gaztelumendik finaleko agurrean botatako bertsoa kantatu du.
Saioaren 40. minututik aurrera ikus daiteke: