Zahar egoitzetako hitzarmena negoziatzeko bilera atzeratu egin dute patronalak eskatuta
Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute langileek. Datorren urtarrilaren 24ra atzeratu dute bilera.
Gipuzkoako Erresidentzietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan, sektore patronalek gaurko deituta zegoen bilera bertan behera uzteko hartutako erabakia salatzeko. Langileek 180 egun baina gehiago daramate greban, eta euren haserrea agertu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako patronalaren jokabidea erabat gaitzetsiz.
Datorren urtarrilaren 24an deitu berriro ELA sindikatuaren eta patronalaren arteko bilera.