Zazpi mila lagunek baino gehiagok eman dute Zegama-Aizkorrin izena
Atzo goizean zabaldu zuten Zegama-Aizkorri mendi maratoiko izen-ematea, eta 24 orduan, 7.959 lagunek eman dute izena, iaz baino bi mila gehiagok.
Zegama-Aizkorri mendi maratoiak markak hausten jarraitzen du. Atzo goizean zabaldu zuten 2020ko ediziorako izen-ematea, eta 24 orduko tartean, 7.959 lagun apuntatu dira, iaz denbora tarte berean baino 2.395 gehiago. Antolakuntzak esker oneko mezua bidali die korrikalariei, “izugarriak” direla esanez.
Maiatzaren 24an jokatuko dute Zegama-Aizkorri maratoiaren 19. edizioa. Aurten ere, Golden Trail World Series zirkuituko proba izango da, eta nazioarteko puntako korrikalariak espero dituzte. Izena emateko epea hilaren 30era arte dago irekita. Dortsalen zozketa berriz, otsailaren 21ean egingo dute.












