Arcelorren 24 orduko lanuztea eta bilkura egin dituzte langileek
Olaberriko lantokian hildako garraiolaria gogoratu eta lan istripua salatzeko bilkura eta lanuztea egin dute Arcelor Mittaleko langileek.
Herenegun lan istripuan hil zen 59 urteko garraiolaria gogoratzeko eta ezbeharra salatzeko, Olaberriko Arcelor Mittal altzairutegian lana utzi dute langileek. Asteazkenean 22:00etatik atzo 22:00ak arte erabat gelditu zuten ekoizpena. Atzo eguerdian, bestetik, ordubetean elkartuta egon ziren, baskula parean. Hildako lankidearen familiari emateko, berriz, langile bakoitzaren lanegun bateko ordaina dirutan bilduko du Enpresa Batzordeak, eta enpresari kopuru hori halako bi emateko eskatu dio.