Drogen eta liskarren prebentzio saioa egingo dute Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 13 eta 15 urte arteko gaztetxoekin prebentzio saio bat burutuko dute, astelehenean, 08:30ean, San Benito ikastolan. Alkohola eta drogak kontsumitzearen ondorioak, lapurretak, aldean eraman beharreko dokumentazioa, liskarretan izan beharreko jokabidea eta legediaren errepaso bat jorratuko dituzte ikasleekin, «hainbat gomendio eta laguntza» eskainita.













