Lilatoian parte hartzeko taldea osatu nahi dute Seguran
Martxoaren 1ean Donostian izango da.
Segurako Udalak martxoaren 1ean Donostian egingo den Lilatoia lasterketan parte hartzera animatu nahi dituzte Segurako emakumezkoak. Honela, 5 kilometroko lasterketa prestatzeko herriko emakume taldea antolatu eta elkarrekin korrika egiteko dute helburua.
Taldean sartzeko izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali behar dira, urtarrilaren 30a baino lehen: berdintasuna@segura.eus.