Santi Salceda (Langilea): «Greba orokorra ez da helmuga, langileon tresnarik eraginkorrena da»
Langileriak ere bat egingo du mobilizazioekin. Santi Salceda (Ordizia, 1984) ere kalean izango da egun horretan: «Pentsiodunak duela bi urte hasitako mobilizazioei jarraipena eman eta langileon babesa adieraztera dator U30eko greba orokorra». Gobernatzen dutenei «eskakizun zehatzak mahai gainean jarri eta Euskal Herriko Gutun Sozialean biltzen garen gehiengo sindikal eta herri mugimendu zabalak, gobernu zentral berri honek egiten ez badu, EAE eta Nafar gobernuek interpelatu eta pentsio zein soldatetan esku har dezatela eskatzera dator». Salcedak gehitu du «gobernatzen gaituztenek utzitako ogi apurrak banatu beharrean, gutxiengo soldata 1.200 eurotara igo dezatela, eta gutxiengo pentsioa 1.080 eurotara igotzea exijitzen dugu».
Grebaren mezuarekin bat dator, «bereziki gure herrian bizi, lan eta erabaki nahi dugulako», eta «Urkullu zein Chiviteren gobernuei euren konpetentzia ez dela esan arren, agintari bezala, hego Euskal Herriko biztanleriaren bizi kalitatea bermatu behar» dutela uste du. «Elite ekonomikoarentzat gobernatzen» dutela gaineratu du, «nahiz eta langile xumeen bozkekin zein lan indarrarekin bizi diren». Urtarrilaren 30ean, «planetarekin amaitzen eta aberastasuna gutxi batzuen eskuetan jartzen duten horiei, mundua eta ekonomia langileok mugitzen dugula argi uzteko beste pauso bat izango da».
Azkenik, esan du, greba orokorra ez dela «helmuga», baizik «langileon tresnarik eraginkorrena». Urkulluk eta Confebaskek azken egunetan izandako jarreraren aurrean, «desprestigio kanpaina, boikot mediatikoa eta sektore batzuetan pentsiodunen mugimendua zatitu nahi izan dute». Horregatik guztiagatik «inda